hasiera >> ibaiondo >> jantokia
Jantokia - Ibailakua IGE
Ibaiondo Ikastola, Vitoria-Gasteiz
Apirileko menua: Jaitsi.
Jantoki zerbitzua
- Ibaiondoko jantokia kudeaketa zuzeneko jantokia da. 2000ko martxoaren 22ko legeak jarraibideak arautzen ditu eta 2011-2012 ikasturterako aipatutako legea eta jarraibideak bai ikastetxean, bai Hezkuntza web orrian eskuratu ditzakezue. Orain dagoen zirkularra aurreko ikasturtekoa da baina aurtengoa plazaratu arte balio duena da daukaguna.
- Zerbitzua aurrera eramateko arduraduna MAGUI, ?catering? enpresa da.
- Jantokia, ikastetxeraino distantzia, ekonomi arrazoi ala lana eta famili bizitza batzeko arazoak direla eta, eguerdian seme-alabak ezin dituzte zaindu familietarako zerbitzua da.
Haurrak elikadurarekiko ohitura eta jarrera osasuntsuak ( ondo murtxikatzea, denetatik jatea, tresnak egoki erabiltzea...) garatzea familiaren betebeharra da. Lan honetan, familia ordezkatzea ezinezkoa izan arren, jantokiko arduradunak elkarlanean arituko dira.
Gaur egun, gutxi gorabehera Lehen Hezkuntzako 226 bazkaltiar eta Haur Hezkuntzako 109 geldituko dira jantokian. Jantoki plazak ematen dira hurrengo erizpideen arabera:
- Garraio eskubidea duten ikasleeak.
- Beka duten ikasleak
- Gainontzeko ikasleak (Eskola Kontseiluak erizpide zehatzagoak jar ditzake)
- Ikastetxeko langileria
igo
Zerbitzuaren arduradunak dira:
- Eskola Kontseilua
- Jantoki batzordea: Hiru ama-aita gurasoen aldetik, idazkaria, zuzendaria eta Jantokiko arduraduna.
- Zuzendaritza taldea
- Jantoki Arduraduna: Amaya
igo
Ratioak kalkulatzeko ohiko bazkalkideak bakarrik zenbatzen dira.
Begiraleak
| 2 urte: 18 ume |
3,4 eta 5 urte: 91 ume |
Lehen Hezkuntza: 226 ume |
| Begirale 1, 9 bazkalkide taldeko |
Begirale 1, 16 bazkalkide taldeko |
Begirale 1, 37 bazkalkide taldeko |
| Aurten 2 begirale |
Aurten 6 begirale |
Aurten 8 begirale |
igo
19 bazkalkide taldeko ordu bete. Aurten 16/ 17.
igo
- Jantoki plaza erreala izateko izen emate orria bete behar da. Ikasle berri guztiek bete behar dute. Apuntatzeko epea urriaren 14an
bukatuko da. Epez kanpo bakarrik 2 urteko umeak onartuko dira (azaroaren 30 arte). Matrikula berriak eta lekualdaketak ere aukera izango dute.
- Ohiko bazkalkideek ikasturte osoan, astean gutxienez, 4 egunetan erabiltzen dute jantoki-zerrbitzua. Ez-ohiko bazkalkideak aurrekoak baino egun gutxiago geratzen dira jantokian.
- Hauek ez dira zenbatzen begirale eta sukaldarien ratiorako, beraz, ez dira onartuko beraien etorrerak besteen egoera okerragotzea suposatzen badu.
- Hurrengo kasuetan abisua eman behar diguzue: Haurrak nork eta noiz jaso behar dituenari buruz zehaztapenak egin nahi badituzue, urtero idazkaritzan konprobatu behar da datuak gaurkotu diren.
Konta korronte zenbaki edo larrialdietarako telefono aldaketak egon badira idazkaritzan datu berriak eman beharko dituzue. Umea bakarrik joateko etxera idazkaritzan daukagun baimena sinatu beharko duzue.
igo
- Menua bazkalkide guztientzako berdina da.
- 2 eta 3 urtekoei lehenengo platerako barazkiak pure eginda emanten zaie.
- Osasuna dela eta, informe mediko batekin justifikatzen bada, menu aldaketak
onartzen dira (informe hau urtero egin behar duzue). Erlijioa dela eta menu aldaketak onartzen dira.
- Aldaketa hauek ez dute suposatu behar zerbitzuaren prezioaren igoera.
igo
Bazkalkide kopurua jantokiko kapazitatea gainditzen badu txandak antolatuko dira. Aukera egonez gero, adin gutxiko ikasleak lehenengo txandak bazkaltzen saiatuko da. Ikasturte honetan txandak holan gelditu dira:
- 1go txanda (12:45-13:45): HH2 , HH3, HH4, HH5, LH1, LH2 eta LH3: 220 bazkalkide.
- 2. Txanda (14:00-15:00): LH4, LH5 eta LH6: 115 bazkalkide.
igo
- Kuotarekin jantoki zerbitzu osoa ordaintzen da: janaria, begiraleak eta sukaldariak.
- Ordainagiria hilabetero bankutik pasatzen da.
- Eusko Jaurlaritzako jantokirako dirulaguntzak eskatu daitezke. Aurreko ikasturtean beka zeukatenei ez diegu kobratzen aurtengo bekak atera arte. Aldaketak egon badira guraosekin hitz egingo da kobroak epeka egiteko. Aurten beka lortzen dutenei itzuliko zaie aurreratutako dirua.
- Aldez aurretik ohartuta, eta 5 egun jarraian huts egiten bada, diru itzulketak egiten dira.
- Jantokia ixtekotan edota egun osoko txangoak egiten badira itzulketak egiten dira.
- Bi hilabetetan ez bada ordaintzen, jantokia erabiltzeko eskubidea galtzen da.
- 2011-12 ikasturterako prezioak hurrengoak dira: Ohiko bazkalkidea: 4,00? o Ohiko bazkalkide garraiatua: 2,80? o Ez ohiko bazkalkidea: 4,60 ?
- Jantoki kudeaketak eskatzen du bazkalkide kopurua jakitea eta kontabilitatea ixtea data
zehatzetarako, azken momentuko arazoak ez izateko ordainketa holan egingo da:
-
Hilabeteko kuota aldez aurretik kobratzen da:
- Iraila: Hilabetearen bukaeran, jantokirako izena eman zutenei eta irailaren 1-erako ezabatu ez zirenei kobratuko zaie.
- Ekaina: Maiatzaren bukaera izena eman dutenei, kobratuko zaie.
- Egun solteetan (adibidez: bidaia dela eta , larritasun bat...)gelditzen diren ez ohiko bazkalkideei aldez aurretik eta dirutan kobratuko zaie.
igo
- Menuak hiruhilabetearen hasieran banatuko dira.
- Haur Hezkuntzan: 2 urtekoek geletako atean informeak izango dituzte gurasoen eskura.
- Gainontzeko guztiek beharrezkoa ez bada (gaizki jaten badute, portaera txarra...) ez dute informerik eramango. Si hubiera problemas (mal comedor-a, mal comportamiento...).
- Begirale kopurua nahiko eskasa eta duten lan denboran haurrekin egon behar direnez, informazio gehiago edota elakrrizketa izan nahi baduzue jantokio arduradunarekin, Amaya, kontaktuan ipini eta berak bilatuko du zuen beharra asetzeko erarik egokiena.
igo
Ikastetxeko ateak jatorduetan itxita egongo dira.
Jardunaldi jarraian, irailan eta ekainan, jantoki zerbitzua arratsaldeko 15:00etan bukatzen da. Haurrak 14:45etatik - 15:00ak bitartean jasotzen dira.
Urritik maiatza bitarteko asteazkenetean jantoki zerbitzua 14:45 bukatzen da. Haurrak 14:30etatik y 14:45 bitartean jasotzen dira.
Bietan 2 eta 3 urtekoak patio txikiko atean jasotzen dira, 4 eta 5 urtekoak Haur Hezkuntzako atean eta Lehen Hezkuntzakoak bere atean.
Bazkaldu ondoren etxera joaten diren 2 eta 3 urteko haurrak 14:00etan edo 14: 30etan
Tarragonako ate nagusitik jasoko dira.
Haurren bila inor ez badator , ez badugu abisurik jaso eta ezin badugu familiarekin kontaktatu, ondorio guzitiekin, Udal Zerbitzuetara, beraiek ardura daitezen, deituko dugu.
Jantoki orduetan haurra jaso beharra baldin badago tutoreari eta jantokiko arduradunari jakin arazten da.
igo
-
PLehenengo txanda:HH2, 3, 4 eta 5 urtekoak ,LH1,LH2 eta LH3
Bazkaldu ondoren:
Gurasoek jasotzen ez dituzten bi urteko haurrak, lo-kuluxka egitera joango dira.
Gainontzekoak 3 urtekoekin batera topagunean geldituko dira. Bertan atsedenetarako txoko bat egongo da.
4 eta 5 urtekoak, hortzak garbitu ondoren, eguraldiaren arabera, patiora edo gimnasiora joango dira.
Lehenengo , bigarren eta hirugarren mailakoak, eguraldiaren arabera, patio, edo bideo gelara joango dira.
-
Bigarren txanda: Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailakoak.
Bazkaldu baino lehen , eguraldiaren arabera, patio edo gimnasiora joango dira. Bideo gela eta liburutegia ere erabili daitezke. Eskuak garbituko dituzte bazkaldu baino lehen.
Bazkaldu, hortzak garbitu eta jangela jasotzen lagundu ondoren denbora soberan izaten badute patioa, frontoia, liburutegia edo 2.solairuko bideogela erabil ditzakete.
igo
Haur Hezkuntzako haurrek ekarri behar dute mantala izenarekin eta zintzilikatzeko zintarekin. Lehen Hezkuntzan ez dute mantala erabiltzen, norbaitek erabili nahi badu arduratu behar da gelatik hartzen eta zaintzen.
Ez ohiko bazkalkideak tokia izateko eta janaria ez botatzeko, jantokira huts egitekotan, aldez aurretik, jantoki arduradunari eta tutoreari abisua eman behar zaie.
igo
Uste dugu oso garrantzitsua dela ingurunearekiko errespetuan kontzientziatuz jarraitzen eta lan egiten beraz, aurten ere, jarraituko dugu lan horretan: jantokiko hondakinak sailkatu ondoren birziklatzera garraiatuko ditugu edo materia organikoa bada, baratzara eramango dugu komposta egiteko. Paperaren kontsumoa ere kontrolatuko dugu.
Lau urtetik gorako umeek nezeser bat ekarriko dute bere izenarekin. Barruan hortz eskubila, pasta, edalontzia eta ohialezko serbileta (umearen izena idatzita), ekarri beharko dute.
Nezeser hau serbiletarekin batera, ostiralero etxera eramanago dute eta astelehenean berriro ikastolara ekarriko dute.
Gure helburua paperaren kontsumoa murriztean datza baita gurasoen aldetik beren umeek erabiltzen duten garbitzeko materialaz kontrol hobeagoa izatea.
igo