español | euskera ||| Estekak ||| Kontaktua ||| Lege oharra ||| Mapa

hasiera >> batzordeak >> baratza ekologikoa

Baratza ekologikoa - Ibailakua IGE

Ibaiondo Ikastola, Vitoria-Gasteiz

  • 2011/10/7 - 15:00:00 - Konposta

    Ikasturte berria martxan dago jadanik eta berarekin batera eskolako baratzea.Dagoeneko hainbat uzta oparitu digu gure lan xumearen truke. Hau gozamena! Aurten ekimen berri bat bultzatu nahi dugu gure baratzean : KONPOSTA EGITEA.

    Ekimen honetan denon partaidetza- irakasle, ikasle eta guraso- beharko dugu. Nola? Etxetik eskolara materia organikoa ekartzen. Konposta dugunean, baratzean botatzeaz gain eskolatik etxera eramateko aukera izango dugu.

    Ekintza oso interesgarria denez konpostari buruz eta egingo dugun antolamenduari buruz hitz egiteko hitzaldi bat antolatu dugu baratzeko batzorde mistoko kideok.

    HITZALDIA: ROBERTOK, AREITZ-SOROA.KO KIDEA, emango du. NOIZ: URRIAREN 7AN, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 15:00ETAN

    NON : INFORMATIKA GELAN

    Etorriko zaretelakoan eta aldez aurretik ezkerrak emanez, jaso ezazue gure agurrik beroena.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/9/25 - 10:00:00 - 5º Hiri-elikagai Topaketa

    EGITARAUA

    • 10:00-15:00 Bertoko produktuen azoka
    • 10:00-11:00 Zadorra ibaiaren garbiketa
    • 11:00-12:00 Oiloen hazkuntza tailerra
    • 12:00 Herri bazkaria
    • 13:30 Dastamenaren laboratorioa ZINTZARROTS elkarte gastronomikoan

    Goizean:

    • Baratza puzgarria
    • Hiri baratzaren erakusketa
    • Labore mahia eta hazien tailerra.

    Jaitsi artxiboa .PDF


igo

Ibailakua IGE - Tarragona, 9 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) - Tfnoa.: 945 19 79 47