español | euskera ||| Estekak ||| Kontaktua ||| Lege oharra ||| Mapa

hasiera >> berriak

Berriak - Ibailakua IGE

Ibaiondo Ikastola, Vitoria-Gasteiz

  • 2012/5/9 - 18:30:00 - Magia duten gurasoek

    Emilio Pinto, irakasle eta terapeuta da.

    Hezitzaileen eta irakasleen formatzailea da eta erakunde publiko eta pribatuetan aholkulari bezala lan egiten du.

    Hizlaria da hezkuntza gaietan 40 herrialde baino gehiagotan eta liburu batzuen egilea da 'La educación de los hijos como los pimiento de Padrón', besteak beste.

    Estadio S.D. Aretoa␣ Cervantes Ibilbidea, 20␣ 01007 Vitoria-Gasteiz.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2012/4/27 - 16:15:00 - Prudentzio Deuna

    Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu Prudentzio deunaren jaia ostiralean, apirilaren 27an, arratsaldeko 16:15ean eskolan ospatuko dugula. Danborrada patioaon egingo dugu.

    Egun horretan umeek sukaldari jantzia ekarri beharko dute: alkondara edo kamiseta txuria, praka txuriak edo urdinak, mantal txuri bat eta koadrodun lepo-zapia. Txanoa eskolan bertan banatuko zaie.

    Besterik gabe, eskerrik asko zuen laguntzagatik.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2012/4/4 - 13:15:00 - Ordutegia

    Bihar, asteazkena, apirilaren 4an ordutegia intensiboa: 9:15etik 13:15era.

    Eskola garraioa eta jantoki zerbitzua umeak ikastetxetik aterako direla.(14.45-15.00arte).

    Aste Santuko oporren ondoren klaseak apirilaren 16an hasiko dira.


  • 2012/4/3 - 17:30:00 - Nerabezaroan eta aurrenerabezaroan drogen erabilpenaren prebentzioa

    Norentzat: Familia eta Irakasleentzat.

    Hizlaria: CHARO BASTERRA (Gasteizko udaletxeko Drogen prebentzio eta orientabide sailako psikologoa).

    Eguna: Apirilaren 3an, asteartea.

    Ordua: Arratsaldeko 5:30etan (iraupena: ordu t´erdi).

    Lekua: Informatika gelan.


  • 2012/4/2 - 15:15:00 - Liburutegia

    Bilera:

    Astelehenean, apirilaren 2an, arratsaldeko 15:15etan liburutegian.

    Zertarako?

    • Lan ezberdinak egiteko:
    • Liburuak sailkatu eta forratu
    • Liburuak konpondu
    • Liburuaren egunerako jarduerak prestatu.
    • Tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak antolatzeko.
    • Eta bururatzen zaizkizuenak….
    • Liburuaren eguna ospatzeko


  • 2012/4/2 - Apirilaren bileara. Gai zerrenda

    Hileroko bilera.

    Apirilak 2. bilera


  • 2012/3/20 - 18:00:00 - Instituto bilera

    DBH Lakua ikastetxe berriari buruzko informazio bilerarako dei egiten dizuet.

    Informatika gela, Lakuabizkarra ikastolan.

    Baiona kalean, 10. Sarrera Sierra de Urbasa kaletik.


  • 2012/2/28 - 18:00:00 - Jardunaldiak

    Etorkinak diren ikasleen eskolaratzea. giltzarri eta.

    • Datak: Otsailak 21 eta 28 2012
    • Ordua: 18:00-20:00
    • Hizlariak: Amelia Barquín Santa González
    • Lekua: DENON ESKOLA

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2012/2/17 - 09:30:00 - Inauteriak

    Guraso agurgarriok:

    Dakizuenez, datorren ostiralean, otsailaren 17an, Inauteriak ospatuko ditugu eskolan.

    Aurten aukeratu dugun gaia da “PELIKULAK ETA MARRAZKI BIZIDUNAK”.

    Aurtengo egitaraua ondorengoa da:

    • 9:30ean patioan (euria eginez gero frontoian) desfile bat egingo dugu eta kalabaza erreko dugu; guztiok gonbidatuta zaudete.
    • Biziki eskatzen dizuegu familientzako markatutako esparruak errespetatzea
    • Jarraian ikasleria eta irakasleria soilik gimnasiora sartuko gara bertan maila bakoitzak bere dantza eskeintzeko.

    Oharrak:

    • Egun honetan etengabeko jardunaldia daukagu, beraz, umeak 09:15ean sartuko dira eta 13:15ean aterako dira.
    • L.H-koek edalontzia ekarri behar dute txokolatea hartzeko.
    • Jantokian gelditzen direnak 14:45 eta 15:00-ak bitartean jaso behar dira.
    • Autobusa eskolatik 15:00etan aterako da.
    • Gogoratu astelehenean, 20an ez dela klaserik egongo

    Eskerrik asko zuen laguntzagatik.


  • 2012/2/10 - 2012-13 ikasturterako matrikula

    Matrikula


  • 2012/2/10 - 2012-13 Haur eskolak

    <a href='../documentos/folleto_matricula.pdf'>Haur eskolak 2012-13</a>

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2012/2/9 - Greba

    Lau orduko lanuztea dela eta ordutegia ondorengoa izango da:

    11:00-12:45 eta 15:00-17:00


  • 2012/1/19 - 18:30:00 - AGNH

    2012ko Urtarrilaren 19an, ANADAHI hitzaldia eskainiko du, mediku espezializatua ADHDn, Elena Diaz de Guereñu eta Daniel Montoya psikologoarekin, eztabaida, Vicente Abreuen Federazioko gela komunetan 18:30 etatik aurrera izango da.

    Eztabaida titulua hauxe da: 'Adolescentes. Conmtinuidad de atención. Seguimiento y tratamiento'.

    Hasiera batean, 11 urte baino gehiago dituzten umeentzako eta hauen gurasoentzako zuzenduta dago, baina edonork joan daiteke.


  • 2012/1/15 - Instituko laneen egoera

    Instituko laneen egoera


  • 2011/12/23 - 18:00:00 - Kalejira

    Familia agurgarriok:

    Urtero legez, Gabonak heltzear daudela aprobetxatuz, “Zadorra” euskaltegiko jendeak Ibaiondoko Euskara batzordearekin batera, datorren abenduaren 23an arratsaldeko 6etan kalejira bat antolatu nahi dugu auzoan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emateko asmoz. Kalejira egiteaz gain txokolatea eta ardo beroa egongo da.

    TOKIA: Zadorra Euskaltegia, Cataluña Plazan.

    OHARRA: Kalejirarako gomendatzen da baserritarrez jantzita etortzea.

    Mila esker eta hilaren 23an elkar ikusiko dugulakoan agurtzen zaituztegu.


  • 2011/12/22 - 13:15:00 - Azken eguna

    Guraso agurgarriok:

    Honen bidez jakinarazten dizuegu:

    • Ikastolako egutegian agertzen denez, datorren ostegunean, abenduaren 22an goizeko jarduna izango dugula honako ordutegi honekin: 9:15etik 13:15era.
    • Kanpoko ekintzak ez dira egongo (Lakua-kuakoak izan ezik, 14:45)
    • Autobusak 15:00etan ikastetxetik aterako dira.
    • Jantoki zerbitzua izango dugu. Erabiltzen duzuenak zuen seme-alaben bila 14:45etik15:00etara etorri beharko duzue.
    • Abenduaren 22an, Olentzeroa gure eskolara etorriko da. 9:30ean, Haur Hezkuntza 2,3 eta 4 urte eta Lehen Hezkuntza 1. eta 2. frontoira jeitsiko gara Olentzeroari ongi etorria ematera eta abesti batzuk kantatzera. Nahi duten familiak geldi daitezke Olentzeroaren harrera ikustera
    • 10:00 tan Olentzerok beste ikasleei bisita egingo die
    • Baserritarrez jantzita etortzea komenigarria da.
    • Gabonetako oporren ondoren klaseak 2012ko urtarrilaren 9an hasiko dira.

    Zalantzarik izanez gero dei ezazue Ikastetxeko telefonora.

    Jai hauek zoriontsuak izan daitezen opa dizuegu eta besterik gabe jaso ezazue gure agur bero bat.


  • 2011/12/22 - Olentzero

    Abenduak 22 an , osteguna zuen eskolara etorriko naiz. opariak, ogia eta txokolatea ekarriko dizuet.

    Ez ahaztu , nire moduan jantzita etortzea, baserritarrez, alegia.


  • 2011/12/16 - 17:00:00 - Txokolatada

    Txokolatada  2011-12-16

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/11/17 - 15:00:00 - Elkarbizitza plana

    Guraso agurgarriok:

    Dakizuenez, Ellkarbizitzarako Behatokiarekin bi ikasturte daramagu eta hortik Ibaiondoko Elkarbizitza Plana egiten dugu.

    Orain arte lan hau bideratzeko familien partaidetza beti izan dugu.

    Aurtengo lanarekin jarraitzeko asmoarekin bilera honetara etortzera gonbidatzen zaituztegu, hurrengo gai ordenarekin:

    1. Planaren aurkezpena
    2. Familien ekintzak eta helburuak.
    3. Familientzako enkestaren birpasatu
    4. Taldea eta behatokiaren aurkezpena
    5. Beste batzuk

    Interesa daukatenak eta batez ere, aurreko ikasturtean parte hartu zutenak etor daitezke.

    DATA: Ostegunean, azaroaren 17an ORDUA: 15.00 etan TOKIA: Desdoble gelan (Informatika gelako ondokoa)

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/11/15 - Instituko laneen egoera

    Instituko laneen egoera


  • 2011/10/18 - 17:30:00 - Ohiko bilera

    Gai zerrenda

    1. Ikasturteko aurkezpena eta elkarbizitzarako behatokiaren informazioa.
    2. Aurreko urteko Ohiko bilerako aktaren irakurketa eta onarpena.
    3. 2010-2011ko ikasturteko diru kontuen balantzea eta aurreikuspena.
    4. Ampa-Igeko Ekintzen memoria. Laburperna.
    5. Ampa-Igeko partaide berrien hautaketa.
    6. Eskari-galderak.

    Umeak zaintzeko serbitzuari buruzko informazioa artxiboan:

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/10/10 - 15:00:00 - Batzorde berria

    AMPA-IGeko zuzendaritza batzordetik jakin arazi nahi dizuegu, bi urtetik behin zuzendaritza batzordekideak berritu behar direla. Urtero arazoak izan badira ere, aurrera egin al izan da, guraso boluntarioei esker, baina aurten arazoekin gabiltza kargu guztiak betetzeko. Pertsona nahiko ez balego, IGEA disolbatu beharko genuke.

    Oso ondo dakigu, Hezkuntza komunitate honetan gaudenok ardura asko ditugula (familia, lana,...) baina oso garrantsitsua da IGEan parte hartzea, Ikastetxeko zati garrantsitsua baita gauza guztiek aurrera ondo egin dezaten, eta gure seme – alabak hainbeste ordu ematen dituztenez kontuan izatekoa bada.

    Gaur egun, erakundean lanean daudenen artean batzuk daude umeen adina dela eta, bi ikasturtetan joango direnak eta horrek esan nahi du, ume txikiagoak dituztenen gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela IGEak jarraitu al izateko. Nola ez, zuzendaritza batzordean jarraitzen ez duten pertsonak prest daude edozer gauzatan laguntzeko.

    Gainera oso garrantsitsua da jende berria sartzea, ideia berriak emateko, eta ilusioz eta gogoz umeengatik lan egiteko.

    Urriak 18an asanblada orokorra izango da eta ordurako jakin behar dugu zer egin behar dugun, aurten kargu berritzea tokatzen baita, beraz urriak 10ean arratsaldeko 3retan izango den bilerara gonbidatuta zaudete IGEan partu hartu nahi duzuen orok.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/10/7 - 15:00:00 - Konposta

    Ikasturte berria martxan dago jadanik eta berarekin batera eskolako baratzea.Dagoeneko hainbat uzta oparitu digu gure lan xumearen truke. Hau gozamena! Aurten ekimen berri bat bultzatu nahi dugu gure baratzean : KONPOSTA EGITEA.

    Ekimen honetan denon partaidetza- irakasle, ikasle eta guraso- beharko dugu. Nola? Etxetik eskolara materia organikoa ekartzen. Konposta dugunean, baratzean botatzeaz gain eskolatik etxera eramateko aukera izango dugu.

    Ekintza oso interesgarria denez konpostari buruz eta egingo dugun antolamenduari buruz hitz egiteko hitzaldi bat antolatu dugu baratzeko batzorde mistoko kideok.

    HITZALDIA: ROBERTOK, AREITZ-SOROA.KO KIDEA, emango du. NOIZ: URRIAREN 7AN, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 15:00ETAN

    NON : INFORMATIKA GELAN

    Etorriko zaretelakoan eta aldez aurretik ezkerrak emanez, jaso ezazue gure agurrik beroena.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/9/27 - 17:30:00 - Jantoki bilera

    Aurtengo funtzionamenduari buruzko argibideak emango dira.


  • 2011/9/27 - Zaintza eta jagoletza

    Zaintza eta jagoletza zerbitsuan interesaturik baldin ba zaude kontaktatu gurekin: zaintzaibaiondo@gmail.com edo 628-224-522.


  • 2011/9/25 - 10:00:00 - 5º Hiri-elikagai Topaketa

    EGITARAUA

    • 10:00-15:00 Bertoko produktuen azoka
    • 10:00-11:00 Zadorra ibaiaren garbiketa
    • 11:00-12:00 Oiloen hazkuntza tailerra
    • 12:00 Herri bazkaria
    • 13:30 Dastamenaren laboratorioa ZINTZARROTS elkarte gastronomikoan

    Goizean:

    • Baratza puzgarria
    • Hiri baratzaren erakusketa
    • Labore mahia eta hazien tailerra.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/9/20 - 12:00:00 - Bekak eskatzeko epea

    Bi urtekoentzat: Irailaren 30 arte, ikastolako idazkaritzan 9:15tik 12:00ra.

    Besteentzat: Irailaren 20 arte, ikastolako idazkaritzan 9:15tik 12:00ra.


  • 2011/9/16 - 13:15:00 - Klasez kanpoko jarduerak 2011/12

    Klasez kanpoko izena emateko epea Irailaren 16 arte.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/9/15 - 2011/12 Egutegia

    2011/12 Egutegia

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/9/13 - 15:30:00 - Batzordearen bilera

    Bilera IGEko egoitzan, guztientzako irekia.


  • 2011/9/10 - Instituko laneen egoera

    Instituko laneen egoera


  • 2011/8/29 - Instituko laneen egoera

    Instituko lanak


  • 2011/7/13 - Ez-etortzeen justifikazioa

    Ez-etortzeen justifikazioa

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/7/13 - Elkarrizketeran eskaera

    Elkarrizketa eskatzeko eredua.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2011/5/23 - Akta

    2011ko maiatzaren 23ren kontseiluren akta.

    Jaitsi artxiboa .PDF


  • 2008/6/8 - Asanblada

    Asanblada orokorra

    Jaitsi artxiboa .PDF


igo

Ibailakua IGE - Tarragona, 9 - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) - Tfnoa.: 945 19 79 47